Uruburuko etxe tasatuak, entregatzeko puntuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ira. 5a, 14:03
Irualde Bat enpresa sustatzaileak hil honetan eman nahi ditu etxebizitzak.


Irualde Bat enpresa sustatzaileak Uruburuko etxebizitza tasatuen onuradunekin harremanetan jartzen hasia da salerosketaren eskriturak hilaren 18tik aurrera sinatu nahi dituela jakinarazteko.
Enpresa sustatzaileko arduradunak aste honetan bertan batu dira udaletxeko ordezkariekin gauzak zertan diren eta zein asmo dituzten finkatzeko.
"Beharginak buru belarri aritu dira lanean abuztuan etxebizitzak lehenbailehen amaitzeko", adierazi dute Irualde Bat enpresatik". Onuradunak, orain, etxebizitzen behin betiko prezioak ezagutzearen zain daude, izan ere hasiera batean emandako kopuruari KPIaren igoera aplikatuko diote,  %7,6a hain zuzen ere. Iritsi da, beraz, 18 etxebizitza tasatuen onuradunendako banketxeekin negoziazioetan hasteko unea.

Udalaren baimena

Etxebizitzen salerosketaren  eskriturak notario aurrean sinatu aurretik, ordea, enpresa sustatzaileak Elgetako Udalaren lehenengo erabilerako lizentzia behar du, beste batzuen artean. Uruburun 18 etxebizitza tasatu egin dira, guztiak garajearekin eta trastelekuarekin. Lehenengo salmenta kontratuak 2006ko azaroan sinatu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak