Urteroko ekitaldia egin dute San Sebastian egunarekin Elgetako Nobleen Kofradiako kideek

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urt. 20a, 18:30
XVI. mendetik datorren ohiturari jarraipena emanez 26 kofrade elkartu dira Elgetan meza entzun, kontuak kitatu eta bazkaria egiteko.

Lurrak defenditzeko sortu zen Errege Katolikoen garaian Elgetako Nobleen San Sebastian Kofradia. Aurten martitzenarekin jausi da urtarrilaren 20a eta Elgetako eta Uberako 26 kofrade batu dira urteroko ekitaldirako.
     13:00etan Elgetako elizan elkartu dira hildako kofradeen omenezko meza entzuteko. Ostean, parrokiako sakristian bildu dira urteko kontuak kitatzeko. Espaloia Kafe Antzokian egin dute gero bazkaria.

Sorrerako liburua, 1584koa

Elgetako kofradia noiz sortua den ez daki inork zehatz-mehatz. Udaletxeko txoko batean aurkitzen da sorrerako liburua, baina nahiko hondatuta dago eta ez da erraza bertan jasotzen direnak ulertzea. Liburua 1584. urtekoa da eta  1828. urtera arteko aktak jasotzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak