Urriaren 24an mendi irteera egingo dute Orixol ingurura

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urriaren 15a

Ozkarbi mendi taldeak irteera antolatu du datorren urriaren 24rako, domeka. Oletatik irten eta Orixol aldera egingo dute; handik, Zabalaundira, eta berriro itzuliko dira Oletara. 4 edo 5 orduko iraupena izango du ibilaldiak. Irteeran parte hartu gura duenak urriaren 22a baino lehen eman behar du izena Udaletxean edo mendi taldeko e-postan: 'ozkarbi.menditaldea@gmail.com'. 5 euro ordaindu behar da egunean bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak