Ur kontsumoa aurrezteko txorrotak banatu dituzte eskolako umeek

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko martxoaren 5a

Elgetako II. Aste Berdea herriko plazara eraman dute gaur eskolako umeek. Gelan egindako lanak atera dituzte plazara eta herritarren artean Udalak emandako txorrotak banatu dituzte.

Aste berezia da honakoa Herri eskolako umeendako. Irteerak egin dituzte, herritarren artean txorrotak banatu dituzte eta eskolan egindako lanak Herriko plazara atera dituzte. Elgetako II. Aste Berdea egiten dihardute, eta zapatua emango diote amaiera plazan egingo dituzten jokoekin. 17:00etan egin dute hitzordua. Eguraldi txarrarekin gimnasioan egingo dira joko horiek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak