Ur jolasak egin dituzte Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko uzt. 25a, 23:45
Ez da lehenengo aldia aurtengo udan. Oraingoan, baina, herritar talde baten ekimenez antolatutako ekintza izan da eta igerileku berria jarri dute. 14.000 litrokoa hain zuzen ere. Haurrak gustura ibili dira bertan. Egin duen tenperatura handiarekin, ulertzekoa.

Elgetako Maala parkeak itxura desberdina hartu du ordu batzuetarako. Parkeko ziburuek erakartzen dituzte haurrak normalean. Oraingoan, baina, oso bestelako arrazoi batengatik etorri dira guztiak bertara. Herritar talde baten ekimenez hiru igerileku jarri dituzte bertan. Ez da lehenengo aldia haurrak parke honetan bainu bat hartzen dutela. Honakoan, baina, 14.000 litroko igerilekua zen berrikuntza.

Gurasoak ere gustura
Gurasoak ere mordoa bildu dira Maala parkean. Ez da baina inor bainu bat hartzera animatu. Nahiago izan dute umeak urrunetik zaintzea.
Iluntzeko 19:30ak arte ibili dira plisti plasta Elgetan. Bihar ere, hilak 26, ur jolasak izango dituzte berriz herrian. Eguraldia horrela nahi badu, noski.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak