Eguraldiak eragozpenik sortzen ez badu domekan, hilak 29, bi kros egingo dira herrian Egokik eta Udalak antolatuta. Bi taldetan banatuta lehenengo 8-12 urte bitarteko gazteek egingo dute lasterka. 11:00etan benjaminak – 3. eta 4. mailako gazteak – abiatuko dira 800 metroko zirkuitua burutzeko. Jarraian, alebinen – 5. eta 6. mailako gazteak – txanda izango da.
Helduak ere lasterka
Aurtengo berrikuntza, baina, helduendako herri krosa izango da. Gazteen probak amaitutakoan abiatuko dira helduak. Bolatoki inguruan bi kilometroko zirkuitua burutu beharko dute bikoteka. Bikote horiek mistoak beharko dute. Herri krosa, beraz, berezia izango da aurten.