Urteroko hitzordua da, eta aurten apirilaren 18rako antolatu dute. 11:00etan elkartuko dira kiroldegian eta adinka banatuta lasterketa ezberdinak egingo dituzte. Antolatzaileek agindu dute opariak egongo direla parte-hartzaile guztiendako.
Helduei ere irekita
Berez, umeei zuzendutako txapelketa da domekakoa, baina antolatzaileek esan dute helduak animatuz gero lasterketa bat ere antolatuko dutela eurendako.