Igerilku txiki bat erosi zuen Elgetako Udalak orain hiru urte eta gaur, hilak 13, ipini dute Maala parkean umeen gozamenerako. Goizean udaleku irekietako haurrak ibili dira txipli-txapla. Arratsaldean, nahi izan duen orok izan du bertan freskatzeko aukera. Guraso bat baino gehiago inbidiatan egon da, izan ere, txikia da igerilekua eta nagusiek ez dute bainua hartzeko aukera bera izan. Agian, egunen batean...