Umeak behar dira zaintza zerbitzua martxan ipintzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 2a, 17:07
Psikomotrizitate saioetan ere ume gehiagok aberastu egingo lukete jarduera.

Zaintza zerbitzua zabaltzeko ahaleginetan jarraitzen du guraso elkarteak. Aurreko ikasturte amaieran kontsulta egin zuten zenbat umek erabiliko luketen zerbitzu hori. Bost umek eman zuten orduan izena, eta gutxi dira zerbitzuak duen kostuari aurre egiteko. Deialdia atzera ere zabaltzeko erabakia hartu zuen guraso elkarteak aurreko astean egindako ikasturte hasierako batzar orokorrean. Hasiera batean zaintza zerbitzua 07:30etik 09:00etara zabaltzea da asmoa. Bigarren deialdi honek duen arrakastaren arabera erabakiko dute zerbitzua abian jartzea posiblea den edo ez.

Psikomotrizitatea

Itsaso Leaniz psikomotrizitate irakaslea eguaztenean batu zen ikasturterako izena eman duten umeen gurasoekin. Bost ume daude izena emanda; hiru 2-4 urte bitartekoak, eta bi 5 urtekoak. Irakasleak azaldu zuen bere ustez bi eta bost urteko umeen arteko saltoa handia dela denak psikomotrizitate saio bakar batean sartzeko. Hala, ume gehiagok izena ematea interesgarria izango liratekeela adierazi zuen.
     Saioak, baina, hasi egingo dituzte. Gaur, astelehena, egingo dute lehena. Aurten psikomotrizitate eskolak, 16:30etik 18:00etara egingo dituzte. Iaz bezala, Herri eskolako koltxoneta gelan izango dira.
      Bost umeak batera hartuko ditu Leanizek lehenengo saioetan, eta eguneroko dinamikak zer ematen duen ikusita erabakiko du zer egin. Interesaturik balego udaletxera jo behar dute. Prezioa hilean 20 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak