Udaletxerean ‘look’ berria denen ahotan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 6a, 19:27
Udaletxeko hormen urdin koloreak ez du inor axolagabe laga.

Amaral de Sousa enpresako langileek Ferixa Nagusiko jaietarako amaitu behar dituzte udaletxeko berritze lanak. Krisi garaiotan obra publikoa sustatzeko Zapaterok emandako dirulaguntzekin berrituko dira udaletxeko teilatua eta fatxada.

Urdin koloreko hormak

Denon ahotan dabil, ordea, udaletxearen ‘look’ berria. Udal arduradunek kolore urdina aukeratu dute eraikinaren hormak margotzeko eta esan beharra dago herriko etxearen itxura dezente aldatu duela erabaki horrek. Herrian bolo-bolo dabilen kontua da udaletxearen itxura aldaketa.
    Orain, aldamioak noiz kenduko dituzten zain egon beharko dugu udaletxearen ‘look’ berria trabarik gabe ikusi ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak