Udaletxeko leihoak, eskolako fatxada eta herriko zenbait baranda berrituta

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko uzt. 14a, 12:19
Estatu fondoko bigarren E-planarekin egitekoak ziren lanak ia amaituta daude; gainera skate parkea eta kontsultako arrapala egingo dituzte.

Madrilek urtebeteko epea ematen zuen inbertsioak gauzatzeko eta esan daiteke, Elgetan, ia amaituta daudela. Martxoan hasi ziren Amaral de Sousa enpresako beharginak Espaloiko bidean barandak ipintzen. Gero, hezetasun arazo larriak zituen Herri eskolako fatxadan konponketa lanak egin zituzten baita teilatu-hodi egokia ipini ere. Azkenik, leiho berriak ipini dituzte udaletxean, aurrerantzean energia aurrezten lagunduko dutenak. Bitarte honetan, gainera, Artekale eta Domingo Iturbe kaleetan baranda berri gehiago ipini dituzte. Gelditzen da etxebizitza tasatuen eraikinaren parean dauden eskaileretan ere barandak ipintzea. Laster baten egingo diren lanak, Oxel Erostarbe alkatearen esanetan.
Zapateroren bigarren E-Planaren dirulaguntzek emandako diruarekin egin dira lanok. Madrildik, honakoan, 113.512 euro etortzea aurreikusten dute udal arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak