Udalbatzak aho batez onartu du urteko aurrekontua

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ots. 24a, 20:55
1.770.787 euroko aurrekontua da. Inbertsioen kapituluan eta pertsonal gastuetan murrizketa handiak egongo dira. Esaterako, alkatearen soldata kendu egin dute, eta udal zinegotzien gastuan 7.446 euro gutxiago gastatuko dira.

"Neurtua, eraginkorra eta errealista", horrela deskribatu du Oxel Erostarbe alkateak 2010erako aurrekontua. Gerrikoa estutzea tokatzen da, eta Udalak inbertsioen kapituluan eta pertsonal gastuetan egingo du ahalegin hori. Alkatearen soldata kendu egin dute, zinegotzien gastuan 7.446 euro gutxiago gastatuko dira, eta inbertsioak kanpoko erakundeek emandako diruarekin bideratuko dira. "Gastu arrunta estutu arren ez dizkiegu elkarteei dirulaguntzak murriztu, eta zerbitzuetan egindako apustuak mantenduko  ditugu. Aurrekontua estutzea lortu dugu herritarrei gehien eragiten dizkieten gauzetan murrizketak egiteke", esan du Erostarbek. Udalak 1.770.787,24 euroko aurrekontua onartu du; aurreko ekitaldiarekin alderatuta 771.237,50 euro gutxiago.

Oposizioaren babesarekin

Patxi Basauriren taldeak uste du krisi garaiotan oposizio arduratsua egiteko unea dela. Babestu egin dute aurrekontua, baina diru-partidekin zorrotz jokatzeko baldintzarekin. "Gastuari eustea ezinbestekoa da", azaldu du Basaurik. "Eta diru-partidaren bat igo behar bada, aurretik kontsulta egiteko eskatzen dugu".

Proiektua garrantzitsuenak

Urte honetarako udalak aurreikusten dituen proiektu potoloenak dira Espainiako gerraren inguruko ibilbide tematikoa amaitzea, sendagilearen kontsultan zein Ozkarbi elkartean irisgarritasun lanak egitea, eta Zapateroren diruarekin Herri eskolako fatxada konpontzea, udaletxeko leihoak aldatzea eta herriko hainbat tokitan baranda berriak ipintzea.

 

Elgeta - 2010eko udal aurrekontua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak