Udalaren jardueran badagoela zer hobetu azaldu du berriki egindako auditoriak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko api. 30a, 17:50
ZB Consultores enpresak berriki egindako auditoriak dio hobetu beharreko gauzak daudela Elgetako Udalaren funtzionamenduan, gehienbat prozedura administratiboetan eta espedienteetan.

Egungo udal gobernuaren enkarguz ZB enpresak Elgetako Udalaren jarduna aztertu du. Auditoria 2005. eta 2006. urteetara mugatzen da eta ateratako ondorioa da badagoela zer hobetu bai prozedura administratiboetan zein espedienteen jarraipenean. “Maiatzean batzarra egingo dugu ZB Consultores enpresako ordezkariekin”, adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. “Gauzak zuzentzen hasi nahi dugu lehenbailehen eta lehentasunezko neurrien zerrenda bat aurkezteko eskatuko diegu”. Dirulaguntzak emateko sisteman ere zenbait akats antzeman dituzte. “Auditoriak dio Udalak arautu egin behar duela laguntzak emateko prozedura”, azaldu du Erostarbek. “Bilera egingo dugu herriko elkarteei gauzak behar den moduan azaltzeko, baina berrikuntza honek plangintza bat egitera beharko ditu bai Udala bai herriko elkarteak”.

Irregulartasunak

Auditoriak, bestalde, zenbait irregulartasun antzeman ditu ikertutako bi urteetako udal jardueran. “Zenbait lan esleitzerakoan  ez zela prozedura egokia jarraitu agertzen du txostenak”, esan du Erostarbek. “Esaterako, lehenengo Errekako obra zuzendaritzan, Uriarteko ur hornidura lanetan, Beizu-Azurtza-Arraoz bideko lanetan eta Torrealdeko urbanizazio lanetan”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak