Udalaren eta jubilatu elkartearen arteko ika-mika konponduta

Iker Barandiaran 2007ko api. 13a, 19:28
Udalaren eta Jubilatu elkartearen arteko gatazka azkenean ere konpondu da. Udalak eman egingo die dirua Jubilatu elkartekoei eta Jubilatuak Oskarbi elkarteak eskatutako dirua izango dute, ondorioz. Erretiratuak elkartean gelditu daitezen egin du diru ematea Udalak.

Elgetako erretiratuen etorkizuna zalantzan egon da ia urte betean. Ozkarbi elkarteari urte bete da ez zaiola ordaindu jubilatuak han egoteagatik eskatzen duena. Erretiratuentzat lokalik ez zegoelako, orain dela urte batzuk Oskarbi elkartean erretiratuak han hartzea erabaki zuten.


Oskarbik 288 bazkide ditu eta horrez gain, erretiratuen elkarteko 178 bazkidek ere han dute lekua. Elkartean, erretiratuak hartzearren, galerak zituztela ikusita, Udalari diru gehiago jartzeko eskatu zieten.

Oskarbi elkarteak urteko 10.300 euro eskatu zizkion Jubilatu elkarteari eta eskaera horixe egin zion Jubilatu elkarteak Udalari. Urteetan egon da Udala 2.000 euro baino gutxiago ordaintzen eta orain ozkarbiko gastuen proportzioa eskatu dio Ozkarbiko asanblada orokorrak Jubilatu elkarteari. Udalak, ordea, beste herri batzuetako kasuak aztertu ondoren irailean jakinarazi zion Oskarbi elkarteari 6.000 euroko laguntza emango ziola.

Negoziazioak luze jo du, baina azkenean Udalak Jubilatu elkarteak eskatutako dirua emango duela jakinarazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak