Udalak urrian ipiniko ditu martxan ikasturte berrirako kirol zerbitzuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko irailaren 10a

Bost eskaintza luzatuko ditu Udalak aurten. Egunotan jasoko dute herritarrek informazioa etxeko postontzian.

Mantentze gimnasia, erretiratuendako gimnasia saioak, oinarrizko soin hezkuntza, helduendako batuka saioak eta gazteendako zerbitzu konbinatua eskaini nahi ditu Udalak kirol zerbitzuen barruan hastear den ikasturte honetan.
        Urriko lehenengo egunean ipiniko dituzte martxan zerbitzu horiek guztiak Rebeka Ubera kirol zinegotziaren esanetan. "Herritarrek egunotan jasoko dute etxeko postontzian zerbitzuen inguruko informazioa. Interesatuta egonez gero udaletxera jo besterik ez dute Juan Ramon Irazabalengana bertan izena emateko". Bost eskaintza luzatuko ditu Udalak aurten. Erretiratuendako gimnasia saioak astean bi izango dira. Maiztasun berdina izango dute mantentze gimnasia saioek. Helduendako batuka saioak ere ipiniko ditu Udalak. Ordubeteko bi saio izango dira astero. Gazteei dagokionean zerbitzu konbinatu baten alde egin du Udalak aurten. Printzipioz batuka eta aerobik egingo dira bertan, baina ez dira bestelako aukerak baztertzen. Azkenik, 1. eta 2. mailako umeendako oinarrizko soin hezkuntza proposatzen du Udalak. Astean ordubeteko saio izango litzateke, urritik ekainera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak