Udalak traktorea bera, elurra kentzeko pala eta gatza banatzeko tresna aterako ditu enkantean bihar, hilak 18. Udaletxeko pleno aretoan egingo da enkantean 12:00etan hasita. Traktorearen truke hiru urtez baserri bideetako ertzetako belarrak moztu beharko ditu onuradunak. Enkantean egongo balitz irteerako prezioa 100 euro izango da.