Hori horrela, Udalak lanak geratzea erabaki du: "Ez dugu Ur Partzuergoak egingo dituen lanen proiektua jaso eta ez diegu egingo diren lanei oniritzirik eman", esan du Oxel Erostarbe alkateak. Astelehenean egingo dute batzarra Udalak eta Ur Partzuergoko arduradunek. "Gura genuke kalea behin bakarrik zulatu beharra edukitzea, bizilagunei ahalik eta enbarazu gutxien egiteko", adierazi du Erostarbek. "Ur Partzuergoak, dena den, lehenbailehen egin nahi ditu lanok".
Udaletik adierazi dutenez, ur hornidura berritzeko lanak ez dira, gutxienez, jaien ostera arte hasiko. Kale erditik behar den tamainako ur hodia sartu behar da eta etxe guztietako ur hornidurarekin lotura berria egin.