Udalak lokala erosiko du Domingo Iturbe kalean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko aza. 18a, 12:07
Zerbitzuko udal langileen aspaldiko eskaera da; lokal bat aldagelekin eta dutxarekin. Udalak aukera bat ikusi du Domingo Iturbe kaleko 13. atarian dagoen lokalean; etxebizitza tasatuen eraikinean, hain zuzen ere.

"Lokal hori ondo etorriko zaigu zerbitzuko langileak erabiltzeko eta horrela Artekaleko  lokala biltegi moduan erabiltzeko. Frontoi zaharrean dagoen materiala gorde eta beste makineria batzuk uzteko", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak.

30.000 euroko aurrekontua

BEZ barne, Udalak 30.000 euroko gastua aurreikusten du erosketa operazio horretan. Udal arkitektoak lokalaren balorazioa egin du eta gastuari aurre egiteko ez diru sailik ez finantziaziorik ez dagoenez, udal arduradunak aztertzen dihardute inbertsioetan gastatu gabeko diru sailen bat horretarako erabiltzea. Helburua da operazioa kreditu aldaketa baten bidez finantzatzea. Zerbitzutako udal langileek eskertuko dute, ziurrenik, urteetako eskaerari erantzuna ematea.

Lekberrek porrota

Eguazteneko albistea da, Uruburun 60 etxebizitza egin dituen Lekber enpresa eraikitzaileak porrot egin duela; hau da ordainketa etendura deklaratu du.

Albisteak kezka piztu du etxebizitzen jabeen artean. Lanak amaituta daude, baina horrelakoetan beti sortzen dira erreklamazioak. Berez, epe bat dago  aurreikusita dagokionari erantzukizunak eskatzeko.
Elgetako kaltetuek jakin gura dute Lekber enpresa eraikitzailearen ordainketa etendurak zertan eragingo dien, eta orain nork hartuko dituen zintzilik geratu diren ardura horiek guztiak bere gain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak