Udalak hilaren 22ra arte luzatu du 'Elgeta Danon Artian' inkesta betetzeko epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko abe. 12a, 12:53

68 galdera jasotzen dituen inkesta betetzeko hamar minutu hartzeko eskatzen die Udalak herritarrei.

Iritsi dira pixkanaka herritarrek betetako inkesta udaletxera. Agintariek, ordea, erantzunak aurkezteko epea astebetez luzatzeko erabakia hartu dute ahalik eta herritar kopuru handiagoaren iritziak jasotzeko.

Azken epea, hilak 22

Udalak mahai gainean dituen hainbat gairen inguruan herritarren iritziak jaso nahi ditu inkesta horren bitartez. 68 galderak osatzen dute eta askotariko gaiak planteatzen dira bertan. Erretiratuen egoitza non kokatu behar den, aparkaleku gehiago behar diren, oinezkoendako kaleetan ibilgailuen joan-etorriak arautu behar diren, zaborren kudeaketa egokia den, aisialdirako gune gehiagoren beharra dagoen, garraio zerbitzua egokia den, etxebizitza gehiagoren beharra dagoen, txabolen gaineko arautegia zorrotz aplikatu behar den, komertzioa bultzatu behar den, uraren saneamendua ona den, herrian wi-fia ipintzea egokia den...

Erantzunak udaletxera

Etxez etxe inkesta bana banatu ditu Udalak. Gehiago behar izanez gero udaletxera jo behar dute interesatuek eta bertan eskatu. Gainera, www.elgeta.org webgunetik ere jaitsi daiteke.
Galdeketa bete ostean erantzunak udaletxera eramateko eskatu dute. Sarreran postontzia ipini dute eta bertan laga behar da betetako inkesta. Zalantzaren bat izanez gero, herritarrek erabilgarri dute danonartian@elgeta.org e-posta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak