Udalak herritarren laguntza eskatu du auzolanean eskolako bi gela margotzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uztailaren 17a

Laguntzeko prest daudenak udaletxera edo hezkuntza zinegotzi Rebeka Uberarengana jo.

Iaz egin zen moduan uda honetan ere Herri eskolako pare bat gela margotzea da Udalaren asmoa. Deia luzatu diete herritarrei gela horiek auzolanean margotzen laguntzeko.

     Interesatuek udaletxera jo behar dute izena emateko edo Rebeka Ubera hezkuntza zinegotziarengana hurbildu behar dute. Taldetxoa elkartzen bada egingo da lana, eta kopuruaren arabera gela bat edo bi margotuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak