Udalak herriraino igo gura ditu gasa eta zuntz optikoa

Goiena 2010ko uzt. 20a, 15:19
Urte bukaerarako amaitu nahi dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Elgetako ur zikinen kanalizazioaren proiektua. Lan horiek aprobetxatuz, gasa eta zuntz optikoa herriraino igo nahi ditu Udalak. Aukera horrekin lanean dihardu.


Sesto Azpi baserritik aurrera errekara doaz Elgetako ur zikinak. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahia da ur zikin horiek kanalizatzea eta kanalizazio hori San Juan errekan dagoen sarearekin konektatzea. Proiektu horren lanak aprobetxatuz, Elgetara gasa eta zuntz optikoa eramatea da Udalaren helburua.

Gaur egun Gas Natural enpresako hodiak Bergarako San Juan auzoraino iristen dira eta ur zikinen kanalizazio lanak aprobetxatu nahi ditu Udalak gas hodiak eta Euskaltelen zuntz optikoa Elgetaraino eramateko. Elgetako Udalaren proposamena da bi enpresa horiek herrian beraien zerbitzuak eskaintzeko aukera izatea eta proiektuan parte hartzeko aukera izatea.

Baina helburu hori lortzeko bi oztopo aurkitu dituzte: batetik proiektuaren finantziazioa eta bestetik Repsol Gasek herrian duen monopolioa. Aurreko agintaldietan, Repsol Gasekin sinatutako hitzarmen baten bidez, Elgetan hainbat lan egin ziren, horien artean gasa etxeetara eramateko hoditeria sarea. Hoditeria hori baina, Udalarena izan beharrean Repsol Gasena da, beraz, hoditeria berria beharko du herriak.

Azkenaldian egindako lan guztietan Udalak bere hoditeria propioa sartu du, baina horiekin ez da aski  herri osoa hornitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak