Udalak 'Barne Barnetik Elgeta' izeneko DVDa aurkeztuko du eguenean, hilak 7

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 7a, 00:35
Espaloian aurkeztuko dute, 20:00etan, 25 minutuko iraupena duen ikus-entzunezkoa. Galdare enpresak egindako lana salgai dago dagoeneko bost euroren truke.

Eguenean, hilaren 7an, aurkeztuko du Udalak Espaloia Kafe Antzokian Barne Barnetik Elgeta delako ikus-entzunezkoa. Galdare 19.90 enpresak egin du lana azken bi urteotan herrian jasotako irudiekin.
    Lanak 25 minutuko iraupena dauka eta Espaloia Kafe Antzokian egingo dute aurkezpen ekitaldia 20:00etan. Bertan izango dira bai udal arduradunak bai Galdare enpresako ordezkariak. Herritar guztiak daude bertara gonbidatuak.
    Gipuzkoa osoan beste 30 herrirendako egin du Galdare enpresak antzerako ikus-entzunezkoa. Tartean aurkitzen dira Bergara, Antzuola, Aretxabaleta edo Arrasate.


Bost eurotan salgai
"Mila ale kaleratuko ditugu eta bost euroren truke jarri ditugu salgai hainbat tokitan", adierazi du Edurne Alberdi udaleko turismo zinegotziak. Ikus-entzunezkoan Elgetako paisaiak, jendea, tradizioak, ohiturak eta aisia agertzen dira, besteak beste. Aurreko agintalditik datorren enkargua da Barne Barnetik Elgeta DVDa. Beste batzuen artean turismo promoziorako ere erabiliko dute euskarria udaletxean. Proiektuak 10.440 euroko aurrekontua dauka. DVDa pantaila handian ikusteko aukera egongo da eguenean, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak