Onartu berria den aurrekontuan antzeman daiteke gastua murrizteko udal gobernuak duen premia. Murrizketa handiena inbertsioen kapituluan aurreikusten du Udalak. "Gobernu honek finantziazioa dagoenean egingo du inbertsioa", esan du Oxel Erostarbe alkateak.
Zentzu horretan Estatu fondoko dirua baliatuko dute aurten eskolako fatxadako itoginak konpontzeko, eta udaletxeko leihoak zein herriko hainbat baranda berritzeko.
Hiru proiektu idazteko dirulaguntza ere agindu du Diputazioak; patronatuaren eraikina berritzeko proiektua idazteko, San Roke kalean saneamendu lanak egiteko proiektua idazteko, eta Gudarien bidea oinezkoendako egiteko proiektua idazteko, hain zuzen ere. Aurten egingo dira, halaber, Ozkarbi elkarteko zein sendagilearen kontsultako irisgarritasun lanak. Udalak, azkenik, lehentasunezkotzat jo du brigadako langileei ibilgailu berria erostea zein eskolan hainbat konponketa egitea.
Oposizioaren proposamenak
Oposizioak babestutako aurrekontua da honakoa, nahiz eta udal gobernuak atzera bota dituen Patxi Basauriren taldeak egindako zenbait proposamen. Oposizioak aurrerapausoak nahi zituen, esaterako, Berraondokoa industriagunearekin eta Artekale amiantozko fatxadekin lotuta.
Inbertsio nagusiak
| Inbertsioa | Partida |
|---|---|
| Ibilbide temtikoa |
130.000 |
| Eskolako fatxada |
42.441 |
| Baranda berriak |
35.861 |
| Lanak udaletxean |
35.209 |
| Lanak Ozkarbin |
27.998 |
| Konponketak eskolan |
25.000 |
| Lanak kontsultan |
14.583 |
| Bidegorria Asentziora |
12.000 |