"Iaz Mendi Nekazaritzako hiru proiektu genituen eta bi gauzatu ditugu", adierazi du udal aparejadore Ricardo Landak. "Baserrietako bideak asfaltatuta daude eta Arraotzeko baserrira doan bidean hesiak ipinita daude. Gelditzen dena da Azurtzako auzora ura eramatea. Proiektu horrek hasieran zailtasunak izan ditu. Aurten egingo dugu".
Elgetako Udalak 2009an burutu gura ditu Azurtza auzoko baserrietara ura eramateko lanak.
Aurrekontuan aurreikusita
Mendi Nekazaritzara 2007an aurkeztutako proiektua da honakoa, baina konplikazioak tarteko ezin izan dute 2008an gauzatu. Lanak zelan egin ondo zehaztu behar izan dute eta ur biltegia non egin erabakitzea ez da batere erraza izan.
Mendi Nekazaritzak ontzat eman du 2008an onartutako dirulaguntza 2009ra luzatzea eta aurkeztu berria izan den aurrekontuan Udalak 60.000 euroko diru saila bideratu du lan horiek egiteko.