Aurrekontu handiena Azurtzako baserrietara ur hornidura eramatea helburu duen proiektuak dauka, 22.802 euro hain zuzen ere. Arraoz baserrira doan bidean, berriz, segurtasun hesiak ipiniko dituzte. Arrisku handia du bideak. Proiektuak 14.130 euroko aurrekontua du.
Mendi Nekazaritzak aurten Elgetan diruz lagunduko duen hirugarren proiektuak 8.821 euroko aurrekontua dauka. Egoetxeaga auzoko baserrietarako bidean konponketa lanak egingo dira diru horrekin.
Mendi Nekazaritzak hiru proiektuen aurrekontuaren %65a hartuko du bere gain, 29.739 euro hain zuzen. Gainerako %35a Udalaren eta auzotarren artean finantzatuko da.