Udalak 185.586 euroko mailegu berria eskatu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abe. 5a, 18:46
Azaroko osoko bilkuran Murias enpresa eraikitzaileari prezioan onartutako %19,41eko igoerak sortu zuen eztabaida.

Udalbatzak aho batez onartu du  Kutxari 185.586 euroko mailegua eskatzea: "Aurreko agintaldian aurreikusitako diru sarrera guztiak ez dira etorri eta gastuei aurre egiteko ez dugu beste irtenbiderik izan", esan du Erostarbe alkateak.

Muriasi 296.659 euro gehiago

Osokoan polemikoa izan zen gaia Muriasi onartutako aurrekontu igoera izan zen. Garestitu egin da Murias enpresa eraikitzailea Torrealdean egiten ari den obra, 296.659,18 euro hain zuzen ere. Proiektua esleitu zenean, 2004an, Udalak eta Muriasek 1.528.619,14 euroko prezioa adostu zuten. Aurreikusi gabeko gastuak sortu direla-eta prezioak eguneratu beharra exijitu du Muriasek. Hala, %19,41eko gehikuntza onartu dio Osokoak. Aralar eta Eusko Abertzale Ekintzaren babesarekin atera zen aurrera proposamena. EAJ-EA-k kontrako botoa eman zuen. "Maiatzean %10eko igoera eskatzen zuen Muriasek. Gehiegizkoa zen eta ez genien onartu", adierazi du EAJ-ko Joseba Muxikak. "Orain ia %20ko igoera eskatu du. Ziria sartu diote udal gobernuari eta litekeena da ordainketa horren zati bat egin beharko duen Iñurrategi enpresa eraikitzaileak Udala epaitegietara eramatea".
Erostarbek oso bestelako iritzia dauka: "EAJ-EAk ez zuen bere egunean arazoa konpondu eta guri etorri zaigu. Gauzak zeuden moduan egonda pentsatzen dugu Udalerako ahal zen akordiorik onena lortu dugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak