Udalak 105 herritarren erantzunak jaso ditu 'Elgeta Danon Artian' ekimenaren baitan egindako inkesten bidez

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urt. 29a, 20:09

Udalak emaitzak aztertzen dihardu. Proposamen onak jaso dituztela aurreratu du alkateak.

Udalak mahai gainean ditu Elgeta Danon Artia egitasmoaren baitan herritarrei egindako inkesten emaitzak. "Herritarrak ez dira inkesta betetzera mugatu", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Proposamen asko jaso ditugu eta gehienak oso interesgarriak dira. Egiteko dagoen Agintaldiko Planean jaso beharko ditugu".

Herritarren iritziak aztergai

Inkesta bete duten herritarrek adostasun zabala agertu dute zenbait gairen bueltan. Esaterako, herrian wifia ipintzea, herriko baserritarren produktuak erostea, Asentzion aparkalekua egin eta gunea autoei ixtea, hirigunean ibilgailuen mugimendua arautzea, lokaletan etxebizitzak egiteko aukera egotea, garraio publikoa hobetzea edo zaborren kudeaketa berraztertzea...  Askotariko iritziak jaso dira, ordea, txabolen inguruko arautegiaren inguruan edo Udalaren dokumentazioa euskara hutsean jasotzeko proposamenaren aurrean. Alkateak esan du erabakiak hartzeko garaian alde guztietako iritziak hartuko dituztela kontuan.
Erretiratuen egoitza dela-eta, bestalde, ezustea hartu dute udaletxean. "Herritarrek erretiratuak udal eraikin batean egotea nahi dute. Esan beharra daukat erretiratuekin hartutako erabakia dela Ozkarbi elkartean egotea". Emaitza guztiak udal webgunean kontsulta daitezke. Udalaren asmoa da Herritarren Foroak datorren astean martxan ipintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak