Udala erakusketa prestatzen ari da Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ots. 26a, 20:06
Elgetako 20 emakumeri Alizia Gartziak ateratako argazkiekin osatuko dute erakusketa. Martxoaren 8an aurkeztuko dute erakusketa hori Espaloian diaporama baten bidez.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta argazki erakusketa zabalduko du Udalak Espaloian. Bertan, Elgetako 20 emakume agertuko dira lanean. Alizia Gartziak atera ditu argazki horiek guztiak. Erakusketa martxoaren 8an aurkeztuko dute.

Zergatik 20 emakume?
Gehiago agertzea nahi genuen, baina argazkien neurriak ez dira txikiak eta kalkulatu dugu aretoan 20 sartzen direla.  Aukeraketan sektore ezberdinak agertzearen aldeko apustua egin dugu. Askok merezi dute erakusketan agertzea, baina aukeraketa egin behar izan dugu.

Ze lanbide agertuko dira?
Askotarikoak. Udaletxean, laborategi batean, telebistan, baserrian, tailerretan, sukaldean, ile-apaindegian, eskolako jangelan, eguneko zentroan... lanean diharduten Elgetako emakumeak agertuko dira erakusketan.

Eta nola hartu dute  herriko emakume horiek erakusketa batean parte hartzeko proposamena?
Ondo. Hasierako erreakzioa beti da berdintsua: "Ni ez naiz argazkietan ondo ateratzen", "argazkiak ez dira nire gustukoak"... baina gero oso ondo hartu naute ni eta nire argazki-kamera.  Kolaboratzeko oso prest ikusi ditut guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak