Udalak aurkeztutako nekazaritza proiektuak aztertzen dihardu

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urr. 9a, 21:06
Udalak 2008. urterako jaso dituen nekazaritza eskaeren artean bi nabarmentzen dira; Azurtza auzoko ur hornidura arazoa konpontzea eta Arraotz Aurre baserrirako bidea babestea.

Amaitu da 2008. urterako nekazaritza proiektuak aurkezteko epea. Aurkeztutakoen artean bi nabarmentzen dira.


Azurtza auzoa

Azurtza auzoan arazoak dituzte ur hornidurarekin. Eskatu dute arazo horien jatorria argitzeko eta konponbidea emateko.  Susmoa da hoditeria hondatuta dagoela. Konponbiderako bideak bi izan daitezke. Bata zaharturiko hoditeria berritzea eta bestea  motor-bonba baten bidez ur hornidura beheko errekatik bideratzea.

Arraotz Aurre baserria
Arraotz Aurre baserriko bidea dela eta eskaera ere jaso du Udalak. Bidea oso aldapatsua da eta bihurgunez beteriko. Hala, bidea nolabait babesteko eskaera jaso du Udalak. Aztertu egin beharko da zein den modurik egokiena.

Txostena prestatzen
Proiektu horiek guztiak udal aparejadore Alberto Olaldek ditu orain esku artean. Txostena prestatuko du eta proiektuen aurrekontua landuko du. Udalak lehentasunezkoak zeintzuk jotzen dituen ere adieraziko du txosten horretan. Bergarako mendi nekazaritza bulegoan hartuko dute erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak