Neguan herritarrek lehentasuna dute frontoiaren erabileran aste tartez 16:00etatik 18:00etara, eta asteburuetan 16:00etatik 19:00etara. Aste egunetan 18:00etatik aurrera erreserbek dute lehentasuna eta ordaindu egiten dute horretarako. Udaletxetik araudi hori errespetatzeko deia egin dute. "Denondako espazio bat da", adierazi du Rebeka Ubera zinegotziak. "Erabilera egokia egitea garrantzitsua da"