Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean, hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Urtero legez, udal liburutegiko Maria Elena Eztenagak plazara atera zituen liburutegiko liburuak.
800 liburu atera zituen plazara Maria Elena Eztenagak. 14:30ean jarri zituen mahaiak udaletxe aurrean eta 19:30ak artean egon zen bertara hurbiltzen ziren herritarrei artatzen.
Nobedadeak erakutsi zituen plazan Eztenagak liburutegian zer aurkitu daitekeen erakusteko. Udal liburutegia garbiketa prozesuan sartuta dagoela-eta, gainerako guztiak, ia 800, opari eman zituen. Opari baina borondatearen truke. Ekintzak harrera ona izan zuela esan dio Maria Elena Eztenagak GOIENAri.