Udal kirol zerbitzuko jardueretan izena emateko epea zabalik dago

Interesatuek hilaren 26ra bitarteko epea dute udaletxean izena emateko. Jarduerak urriaren 1ean hasiko dira.

Hamar jarduera ipini nahi ditu martxan ikasturte honetan udal kirol zerbitzua: psikomotrizitatea (20 euro hilean), eskola kirola, GAP/stretching (25 euro), yoga (30 euro), tai-chi (30 euro), gazte gimnasia (25 euro), hirugarren adinerako gimnasia (7 euro), spinning (30 euro), mantentze gimnasia (25 euro) eta oinarrizko heziketa fisikoa (50 euro).
     Behar beste jende batzen bada spinningeko bi talde egitea da hasierako asmoa. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 26ra bitartean eta Udalak ikastaroon ordutegiak ere finkatu ditu. . Interesatuek udaletxera jo behar dute. Urriko lehenengo bi asteetan, gainera, ate irekiak egingo dituzte doan aproba egiteko.

Astelehena Martitzena
Eguaztena Eguena
Psikomotrizitatea 3. adineko gimnasia
16:30-17:30
Eskola Kirola
Benjaminak 17:00-18:00
Alebinak 18:00-19:00
3. adineko gimnasia
16:30-17:30
Eskola kirola
Benjaminak 17:30-18:15
Alebinak 18:15-19:00
Gazte gimnasia
17:30-18:30

Gazte gimnasia
17:30-18:30
GAP/Stretching
19:00-20:00
Mantentze gimnasia
18:30-19:30
GAP/Stretching
19:00-20:00
 
Yoga
19:00-20:30
Spinning
19:30-20:15
Yoga
19:00-20:30
Spinning
19:30-20:15
Tai-Chi
20:00-21:30
Spinning
20:15-21:00
Tai-Chi
20:00-21:30
Spinning
20:15-21:00

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.