Udal kirol zerbitzuen gainean herritarrek duten iritzia jaso nahi du egunotan Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko maiatzaren 21a

Inkesta-orriak banatu dituzte etxez etxe herritarrek euren balorazioa egin eta eskaintzen diren zerbitzuak zelan ikusten dituzten jasotzeko. Ekainaren 6ra arte jasoko dituzte erantzunak udaletxean.


Elgetako Udalak kirol zerbitzuen inguruko azterketa egin gura du, eta inkesta bat banatu du etxez etxe. Inkesta anonimoa da eta Udalak herritarrei eskatzen die galderak erantzuteko eta ekainaren 6a baino lehen  inkesta orria udaletxeko sarreran jarritako kutxan sartzeko. "Inkestaren bitartez hainbat datu jaso eta aztertu nahi ditugu", adierazi du udal kirol teknikari Oskar Carrascalek. "Besteak beste, elgetarren kirola egiteko ohiturak eta kirol zerbitzuen eskaintzaren gainean herritarrek duten iritzia".
Zerbitzuen egokitasuna, kalitatea, instalazioen egoera... hainbat galderak osatzen dute inkesta eta Udaletik esan dute  herritarren iradokizunak ere jaso nahi dituzte eskainitako zerbitzua hobetu zein otsatzeko.

Ekainaren 6ra arte

Ekainaren 6ra arte jasoko ditu inkestak Udalak. "Gura genuke ahalik eta herritar gehienen iritziak jasotzea", esan du Carrascalek. "Ekainean, jasotako informazioa aztertuko dugu eta  ondorioak ateratzea espero dugu".
Galderetan hainbat balorazio eskatzen ditu Udalak; instalazioen egokitasun mailari buruzkoa, zerbitzuen kalitatea eta prezioari buruzkoa, monitoreen jarrerari buruzkoa... Elgetan zein beste kirol zerbitzu gustatuko litzaiguken ere galdetzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak