Udal gobernuak ez dauka mendi museoaren proiektua bere lehentasunen artean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urt. 23a, 21:39
Oposizioak proiektu garrantzitsutzat dauka eta 2008ko aurrekontuetan dirurik ez bideratzea gogor kritikatu du.

2008ko aurrekontuak onartzearekin bat sortu da Elgetako udaletxean mendi museoaren inguruko eztabaida. Aralar eta Eusko Abertzale Ekintzak osatzen duen udal gobernuak ez du aurrekontuetan proiektu horretarako diru partidarik bideratu eta oposizioa haserre agertu da. "Proiektuari bultzada emateko agente guztiak Elgetara begira daudenean Udalak kale egin du", adierazi du oposizioko Iñaki Ugarteburuk.
"Bideragarritasun plana, aurreproiektu arkitektonikoa... eginak eta ordainduak ditugu" esan du. "Orain, legealdi hasieran, lortu daitezke dirulaguntzak. Euskal Mendizaleen Federazioak ere onartuta dauka partida bat. Ez dugu ulertzen Udalak nola eman diezaioken bizkarra hain garrantzitsua izan daitekeen proiektu bati".


Gaia eztabaidatzeko prest
Oxel Erostarbe alkateak esan du herriak beste premia batzuk dituela eta mendi museoa, momentuz, ez dagoela euren lehentasunen artean. "Norbaitek mendi museoa egin nahi badu, ekar ditzala proposamenak batzordera eta aztertuko ditugu. Bien bitartean, mendi museoari xentimorik ere ez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak