Osoko bilkura egingo du udalbatzak gaur, otsailak 4, eguaztena, 20:15ean hasita. Gai asko izango dituzte eztabaidatzeko, tartean 2009ko Udal aurrekontua. Gainera, hauteskundeetan lan egitea tokatuko zaien herritarren izenak zozketatuko dituzte.
Batzarrerko gaien zerrenda
1. 2008ko azaroaren 27an eta 2009ko urtarrilaren 8an egindako bileren aktak onartzea hala badagokio.
2. Alkatearen erabakiak.
3. Udal taldeei buruzko araudia.
4. IV. Sektoreko (lehenengo erreka) plan partzialraren aldaketa. Behin behineko onarpena.
5. Gerra Zibila Euskal Herrian: ibilbide tematikoa Intxortaren magalean. Proiektuaren onarpena Jaurlaritzako Turismo sailari diru-laguntza eskatzeko.