Udalak ekainaren 20an Salbador kalean geratutako lanak ez dituzte uda ostera arte egingo. Lanotan Ur Partzuergoak Salbador kaleko ur hornidura berritu behar du. Lan garrantzitsuak dira eta Udala nola burutu aztertzen ari da. "Lanak zenbat fasetan egitea komeni den aztertzen ari gara", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Lanok ez dira uda ostera arte hasiko".
Salbador kaleko bizilagunek, beraz, lasai igaroko dituzte udako hilabeteak. Gogoratu lanotan Salbador kale erditik behar den tamainako ur hodia sartu behar dela eta etxe guztietako ur hornidurarekin lotura berria egin.