Uda Kirola programan, bost ekintza aukeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko eka. 11a, 15:13
Orientazioa, mendi bizikleta irteerak eta piraguismoa 10 urtetik gorakoendako dira; tai-txi eta irristaketa saioak, berriz, lau urtetik gorako umeendako.

Uztailerako eta arratsaldez egiteko antolatu ditu Udalak Uda Kirola programako ekintzak. Izena eman beharra dago eta uztailaren 5era arteko epea zabaldu dute horretarako udaletxean. Askotariko proposamenak dira; bost guztira. Umeen adina kontuan hartuko dute, eta prezioa, ekintza bakoitzeko, bost euro da. Orain, aukera egokia egitea besterik ez da falta.

Gazteendako hiru proposamen

Orientazioa, mendi bizikleta irteerak eta piraguismoa proposatzen dizkie Udalak 10 urtetik gorako gazteei. "Orientazioko bi saio izango dira, 17:00-19:30. Lehenengoa teorikoa izango da eta bigarrena praktikoa", azaldu du Rebeka Ubera zinegotziak. Ordu eta erdiko bi saio izango dira. "Mendi bizikleta irteerak uztailaren 6an eta 8an egingo ditugu. Lehenengoa 10 urtetik gorako umeendako eta bigarrena 16 urtetik gorakoendako. Piraguismo saioen kopurua guztiz konfirmatu barik daukagu, baina guztiak arratsaldez egingo dira".

Tai txi eta irristaketa

Lau urtetik gorako umeek hiruna saio tai txi eta irristaketa izango dituzte aukeran. "Tai txi saioak 45 minutu ingurukoak izango dira, eta irristaketa uztailaren 14an, 21ean eta 28an egingo dugu 18:00etatik 19:00etara", esan du Uberak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak