Txotxongilo saioa izan dute Eskolako umeek

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urt. 23a, 12:46
Enkarni Genuak "itsasminez" ikuskizuna eskaini du gaur goizean Espaloia Kafe Antzokian Elgetako eskolako 70 bat haurrendako

Goizeko 10etarako jaitsi dira Elgetako eskolako umeak Espaloia Kafe Antzokira. Bertan zain zituzten Enkarni Genua donostiarra eta Itsasminez txotxongilo ikuskizuneko pertsonaiak.
Argi neskatilak itsasoarekin egin du amets eta bertaraino eraman ditu Elgetako umeak. Itsasoa mugimendurik gabe gelditzen ari dela-eta, kezkaturik aurkitu ditu Argik itsasoko arrainak eta ilargiraino igo da.      Konturatu da ilargia haserre dagoela. Lan handia egiten du itsasoa gora eta behera mugitzeko eta ez dizkio inork eskerrak ematen. Gainera, Ilargia konturatu da gizakiak lurra hondatzen ari garela. Ez dugu batere zaintzen. Horregatik dago haserre eta lan gehiago ez egitea erabaki du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak