Txomin de Vega elgetarra 3. Euskadiko bizikleta jaitsieran

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko uztailaren 11

Txomin de Vega elgetarra hirugarren sailkatu da aurreko zapatuan, hilaren 7an, Legution jokatutako Euskadiko bizikleta jaitsiera txapelketan.

23 urte azpikoen mailan lehiatzen da De Vega. "Ez nuen podiumean sartzea espero", esan du De Vegak. "Gustura egin nuen proba eta gustura nago emaitzarekin". Elgetarra orain hiru urte hasi zen kirol modalitate honetan. Berarekin batera ibiltzen da Koldo Izagirre elgetarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak