Txerri bat ihes eginda ibili da Kanpanzarreko bidean

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 8a, 20:33
Ertzainak astelehen eguerdian etorri ziren harrapatzen laguntzera, baina ez zuten lortu.

Txerri abenturazalea da nonbait esku artean duguna. Arrotatik Salbador ermitarako bidegurutze bitartean ikusi dute elgetar batek baino gehiagok aste hasieran. Ikustea gauza bat da, harrapatzea, berriz, beste bat.
     Pedro Mari Uberarengana jo zuten lehenengo, txerria harena ote zen galdezka. Hurrengo, Joxe Arantzabalengana, baina ez batak ez besteak ez dute txerririk hazten. Txerriak ez du nortasun agiririk eta ez dakigu ziur norena den", adierazi digute Ertzaintzatik.

Ertzaintza

Txerriak errepidean arazoak sortu ditzakeela konturatuta, hura harrapatzeko saiakeratan ibili dira. Bergarako ertzain etxeko ertzainen laguntza ere izan dute zeregin horretan. "Ez da erraza horrelako animalia atzematea", esan digute Ertzaintzaren prentsa bulegotik. "Saiatu ginen, baina ez genuen txerria harrapatzerik izan". Ertzaintzatik gogoratzen dute horrelakoetan 112 telefono zenbakira deitzea komeni dela "behar diren baliabideak lehenbailehen jartzeko". Hortxe, beraz, gomendioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak