Txapeldun berriak eman ditu erretiratuen karta joko saioak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko martxoaren 2a

14 bikote elkartu ziren urteroko karta joko saioa egiteko. Briskan, tutean zein musean egin zuten.

Briskan, Monika Garai eta Benedikta Bergaretxe nagusitu dira, eta tutean Tomas Arizmendiarrieta eta Jose Luis Irazabal. Musean, berriz, Jose Luis Alkorta eta Zezilio Totorikaguena.

   Briskak elkartu zituen bikote gehien; 10 aritu ziren nor baino nor. Tutean eta musean bina bikote aritu ziren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak