Txabolen gaineko ordenantza berrikusi edo ez aztertzen dihardute udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 13a, 12:14
Arautegiak dio txabolak ortuko lantresnak gordetzeko bakarrik izan behar dutela eta ezin dutela ura eta argia izan.

Elgeta danon artian ekimenaren baitan herritarren artean egindako inkestan askotariko iritziak jaso ditu Udalak. Gaur egun indarrean dagoen ordenantzak jasotzen du txabolak ortuko lantresnak gordetzeko bakarrik izan behar dutela, eta ezin dela bertan animaliarik gorde. Gainera,   debekatuta dago txaboletan ura eta argia izatea.
Iban Retolaza hirigintza zinegotziak jakinarazi du azkenaldian indarrean dagoen ordenantzatik kanpo txabola pila egin direla herrian, eta Udalaren aldetik ez dela egon kontrolik. "Ordenantza horrek daukan mugarik handiena erabilpenari dagokiona da", esan du. "Goiko legetik dator hori horrela, lege orokorrak agintzen du. Ezin dugu salto egin. Gu sartu ginenetik saiatu gara ordenantza hori betetzen ez duten eskariei ezezkoa ematen, eta baimendu ditugu txabola pare bat baina beti ere ordenantzaren barruan sartzen direnak", gaineratu du Retolazak.

Herritarren iritzia

Herritarren artean egindako inkestak erakusten du %60,2ak uste duela txabolak ortuko lantresnak gordetzeko bakarrik izan behar dutela. Gehiengoa, baina, ez dago ados ordenantzak jasotzen dituen beste bi punturekin. %51,56a txabolek ura eta argia izatearen alde dago, eta%66,7 bertan animaliak gordetzeko aukera izatearen alde.
Udalak, orain, zer egin erabaki beharko du. Baliteke gaia Herritarren Foroan aztertzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak