Zapatuan ospatuko da herriko gaztetxearen 11. urteurrena. Ospakizunak, 13:00etan hasiko dira triki-poteoarekin. Ordu eta erdi beranduago bazkaria egingo da, eguraldi onarekin gaztetxe kanpoan. Pasta-entsalada, solomoa piperrekin, postrea, kafea, kopa eta purua dira menuan. Prezioa 8 euro da.
Trikitilari talde batek girotuko dute festa eguna. Bertsolariak ere izango dira, Jokin Labaien eta Beñat Ugartetxea, hain zuzen ere. Gauean, 22:00etan, Edan eta Apartheid taldeek kontzertua egingo dute gaztetxean.
Ekitaldi gehiago martxoan
Datorren zapatuan, hilaren 24an sukaldaritza tailerra egingo dute goizez. 18:00etan, berriz, zazpi taldek egingo dute kontzertua gaztetxean.