Triki-poteoa, bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko martxoaren 14a

Gauean, 22:30ean, Edan eta Apartheid taldeek girotuko dute Elgetako gaztetxea

Zapatuan ospatuko da herriko gaztetxearen 11. urteurrena. Ospakizunak, 13:00etan hasiko dira triki-poteoarekin. Ordu eta erdi beranduago bazkaria egingo da, eguraldi onarekin gaztetxe kanpoan. Pasta-entsalada, solomoa piperrekin, postrea, kafea, kopa eta purua dira menuan. Prezioa 8 euro da. Trikitilari talde batek girotuko dute festa eguna. Bertsolariak ere izango dira, Jokin Labaien eta Beñat Ugartetxea, hain zuzen ere. Gauean, 22:00etan, Edan eta Apartheid taldeek kontzertua egingo dute gaztetxean.


Ekitaldi gehiago martxoan

Datorren zapatuan, hilaren 24an, sukaldaritza tailerra egingo dute goizez. 18:00etan, berriz, zazpi taldek egingo dute kontzertua gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak