Transformadoreei kalte egin diete oinaztuek

Maider Arregi 2007ko mar. 28a, 22:39
Aste honetan ere argi barik egon dira Udaletxetik gorako hainbat etxe oinaztu batek bi transformadoreko fusibleak kaltetu dituelako

Aste honetan ere behin baino gehiagotan joan da argia herrian. Martitzen goizean hiru bat orduz egon dira argi barik udaletxe gorako hainbat etxe. 09:00etan gogor jo zuen oinaztu batek eta ondorioz bi transformadoreko fusibleak hondatu zituen. Iberdrolako langileek denbora behar izan zuten matxura aurkitu eta egoerari konponbidea emateko.
Ez da hilabete igaro gauza bera gertatu zela. Orduan oinaztuak transformadore osoa erre zuen. Zer gertatzen da? Zergatik dugu neguoro arazo bera argindarrarekin?


Tximistorratza kanpandorrean

Elizaren kanpandorrean dago Elgetako tximistorratza. Patxi Basauri alkateak GOIENAri adierazi dionez ehun metroko estaldura dauka. Horrek esan nahi du ez duela herri osoa hartzen. Hala eta guztiz ere Basauriri ez zaio normala iruditzen egunotan argiarekin herrian izan diren arazoak. "Iberdrolari azalpenak eskatuko dizkiogu", esan du. "Txostena aurkezteko eskatuko diogu". Herrian, uneotan, garabi eta aldamio ugari daude. Litekeena da horiek ere eragina izatea oinaztuak erakartzeko garaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak