Trakzioa mekanikoko ibilgailuen zerga ordaintzeko epea zabalik dago

Maider Arregi 2008ko api. 18a, 15:41
Udalerri honetako zergadunei eta gainontzeko interesatu guztiei jakinarazten zaie 2008ko apirilaren 21etik 2008ko ekainaren 9ra arte 2008ko trakzioa mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren agiriak borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo dela.

 

Helbideratutako ordainagiriak baimenduriko erakunde eta kontuan ekainaren 9an zordunduko dira.
Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntez bidaliko dira zergadunaren helbide fiskaletara eta edozein banketxe edo aurrezki-kutxetan ordain daitezke. Ordaintzerakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; une horretan hurrengo ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da.

Apirilaren 30erako erreziboak etxean jaso ez dituzten zergadunek Elgetako Udalean bikoiztua eska dezakete, jendaurreko bulego-orduetan.

Jakinarazten da aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarrean dagoen Zergabilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenaren arabera, premiamendu bidera joko dela, eta ondorioz, gainkarguak ordaindu beharko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak