Trafiko Zuzendaritzak bereganatu du Elgetako trafikoa zaintzeko ardura

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko urriaren 23a

Azken egunetan, Ertzaintza hasita dago herrian gaizki aparkatutako autoen bila errondak egiten, eta horrela jarraituko dute.

Aste honetan jakinarazi du Trafiko Zuzendaritzak, Elgetako trafiko arau-hausteak zaintzeko ardura bere gain hartu duela. Udalak dei egin nahi die herritarrei, autoak behar bezala aparka ditzaten, errespetuz, eta leku aproposetan: ez espaloi gainetan, ez bidean bertan, ez oinezkoen kaleetan…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak