Tortilla lehiaketan politenari, onenari eta txarrenari saria

Txomin Madina Milikua 2009ko ira. 20a, 22:50
Zapatu goizean Elgetako baserritarren produktuekin egindako azoka egin zuten, arratsaldean, Sagardo Eguneko ekitaldien txanda izan zen.

Ibilbide luzea ez duen arren, herriko baserritarren produktuekin egiten den azoka dagoeneko finkatuta dagoen ekitaldia dela esan daiteke. Horixe adierazi zuten behintzat antolatzaileek, zapatuan  izandako erantzunarekin gustura. Hamabi postu jarri dituzte aurten, eta bertan barazki, fruitu gazta eta halakoez gain, oiloak ere egon ziren salgai

Sagardo Eguna

Azoka goizean izan zen; arratsaldean baina, tortilla eta sagardoa izan ziren protagonistak Sagardo Eguneko ekitaldien barruan. 

Tortilla lehiaketan 30 taldek parte hartu dute aurten, eta hiru sari banatu zituzten denera: itxurosoenarena, Piperrak taldearentzat izan zen. Gozoenaren saria, bi talderen artean banatu behar izan zuten: Azkoittiko Irabazleak eta Komando Tortilla. Arraroa dirudien arren, zapore txarrena zuen tortillaren egileak ere saritu zituzten: Tti-tti-ttak taldeak izan zuen ohore hori.

Behin lehiaketa amaitutakoan, tortilla bakoitzaren erdia pintxotan saldu zuten antolatzaileek.. Mokadutxoari laguntzeko gainera, herriko hainbat txokotan sagardo kupelak ere jarri zituzten.

Kontzertuak gaztetxean

Ekitaldiz jositako eguna izan zen zapatua, eta berau borobiltzeko, gaztetxean musika kontzertuak egon ziren gauean, The Perversions eta Los Seductores taldeen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak