'Tocata y fuga en fu renol' antzezlana

Edu Mendibil 2009ko martxoaren 27a

Errehabilitazioa eta birgizarteratzea ukitzen ditu Tocata y fuga en fu renol, gaur, egubakoitza, Zanguengo Teatrok Elgetara ekarriko duen antzezlanak. Emanaldia 22:30ean izango da.

San Dimas kartzelako presoak gizarteari egindako kalteak ordaindu eta birgizarteratze bidean dira, funtzionarioen begiradapean. Gizakiek duten erantzukizunaz ere jardungo dute Burgoseko Zanguango Teatro taldeko kideek: nola egoera sozial, ekonomiko, politiko eta abarrekoek zer nolako eragina duten... eta nola biktima eta borreroak izendatzen ditugun, besterik gabe. Antzerkia, zuzeneko musika, dantza, txotxongilo jolasak... nahasten dituzte "zapore oneko tragikomedia honetan".


Ideia originala Miguel Muñozena da eta aktore lanetan Jorge Arche Fernandez, Raul Camuno, Helena Fernandez Moreno, Miguel Garces eta Begoña Martin Treviñok jardungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak