The Uski's eta Etxek zuzenekoa grabatuko dute Espaloian

Maider Arregi 2010eko urtarrilaren 26a

Etxe musikariak eta The Uski's talde bizkaitarrak barikuan, urtarrilaren 29an, kontzertua eskainiko dute Elgetako Espaloian Antzokian, 22:30ean hasita. ETB3ko kamerek kontzertu osoa grabatuko dute eta emanaldiko irudiak DVDa egiteko erabiliko dute. Bertaratzen direnek sarrera doan izango dute. Hain zuzen, eta zuzenekoaz gain, Etxe abeslaria gertuago ezagutzea nahi izanez gero, gaur, martitzena, Berrizko kantaria izango da GOITBko 'Ilunpean' saioko (22:15) gonbidatua.

Etxe  eta The Uski's talde bizkaitarraren eskutik rock doinuak eta dantza erritmoa izango dira barikuan nagusi Elgetako Espaloian Antzokian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak